XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kamaraurreko tresneria lekuz aldatzea lasto-jolasa bezalako zerbait zen, baina handian.

Azpikoa puskatu gabe gainekoa kentzen arrunt zaila zegoen, elkar gainka zeharo pilatuak zeuden eta; areago, batzuetan erabat elkarrekin nahasiak zeudenez, gauza bat atera bitartean pilari eusteko halako euskailu-sorta bat egin behar izaten zen.

Halakoetan amesgaizto bat zen bizitza.

Mugitu, euskailu bat ostikoz jo eta tramankulu guztia hankaz gora jaurtitzeko beldur zinen orduan.

Askotan, frogatua izan arte ez genekien gauza bat bere buruari eusteko bezain sendoa ote zen.

Gauza haietako batzuk arrunt egoera onean zeuden, egin zirenean bezain ongi, baina besteak egoera kaskarrean.

Horrelakoetan beti sortzen zen zalantza: kontserbatzeko tratamendua bertan eman ala laborategian egin arte itxaron, alegia.

Azken prozedura hau ahal zen guztietan erabiltzen zen arren, noizbait edo, gauza bat tratamendurik gabe aldatzeak bere hondamena ekar zezakeen.

Bazeuden, besteak beste, aleekin marrazkiak eratuta zeuzkaten sandaliak, hariak ia zeharo ustelduta.

Ganbarako lurrean egoera onean zeudela ziruditen, baina bat hartzen saiatu orduko desegin egingo zen.

Ahoa bete hortz gelditzen zinen, eskutada bat ale bakan eta esanahi gabekoa eskuetan zeneukala,